XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Marxen lehen urteak ez dira oso ezagunak.

Badirudi haurtzaro zoriontsua izan zuela burgesia liberalaren gizarte ingurune aberats eta erosoan.

Txikitan giro arrazionalista eta liberala bizi izan zuen etxean nahiz ikastetxean.

Marxtarrak burges txikiak ziren.

Neskame bi zituzten etxekoak zaintzeko, eta mahastirik ere bai hiri inguruan.

Familia numerotsua zen.

Senidetan zaharrena, Moritz David, 1815ean jaioa eta 1819an hil zen.

Karlek 1835ean etxetik aldegin aurretik, zortzi anai-arreba bizi ziren: Sophia (1816an jaioa), Hermann (1819), Henriette (1820), Louise (1821), Emilie (1822), Karoline (1824), eta Eduard (1826).

11 urtean 9 haur, halajaina!.

Bere lehenengo ikasketak Treveriseko eskola luteranoan egin zituen.

Batxilerra ere bertako lizeoan estudiatu zuen, 1830etik 1835era (3) Behiala jesuiten ikastetxea izan bazen ere, Estatuaren eskola bilakatua zen 1815az gero. 400 ikasleetatik gehienak katolikoak ziren. J. H. Wyttenbach, bertako zuzendaria, pentsamolde liberalekoa zen, eta pentsa daitekeenez, Karl gazteak hartu zuen irakaskuntza ere aurrerazalea eta ilustrazioko ideiez kutsaturikoa izan bide zen. Marxen pentsaeraren sorburuetan XVIII mendeko materialismoak eta ateismoak izan zuten eragina eta pisua ikusteko: .

Ikasle buruargia eta azkarra izan zen, nonbait, baina inola ere ez eskolako beti-lehen horietakoa.

Errebalidako frogen artean, honako hauek ezarri zizkioten: Erlijioan, San Juanen Ebanjelioko pasarte bat komentatu behar izan zuen; latin eta griegoan, Horazio eta Iliadaren zati batzuk itzuli; Historian, Servius Tullius eta Constantinoplaren konkistari buruzko galderei erantzun; Aleman disertazioan, Ogibide aukerapenaren aurrean gazte baten burutapenak izeneko gaia landu behar izan zuen.

Notarik onenak aleman eta latin hizkuntzatan atera zituen.

1835eko abuztuan, erdi mailako ikasketak bukatzerakoan, 17 urte zituen Marxek.

Txiki-txikitatik ezagutu zuen Ludwig von Westphalen, aristokrata eta Gobernu Kontseilaria.

Auzoa eta familiako oso adiskide zenez, Marx maiz joaten zen haien etxera jolasean egitera.

Gizaseme argi honi estimazio eta begirune haundia izan zion beti.

Beronengandik hartu zuen aintzinako idazle klasikoei izan zien maitasun sakon eta berezia.

Sasoi honetan maitemindu zen Marx, Ludwig von Westphalen honen alaba Jennyrekin.

Ile beltz sedatsua eta begi berdeak zituen neska polit eta adoragarria zen Jenny.

Treveriseko neskarik ederrena, jendeak esatera.

Behin batez, herriko miss edo Dantzako erreginatzat hautatu zuten.

Karl ere, gazte bitxia eta berezi samarra izaki (4) Beltza ezizenez ezagunagoa zen Marx lagunen artean; larrua, ilea, begiak, dena beltz kolorekoa baitzen harengan. Alabek ere Mohr deitu ohi zioten gero. Osaba Engelsi, berriz, Generala}, oso begi onez ikusten zuen Jennyk.